2012/11/01

Lesaka eta Iturbide espetxeratu egin dituzte

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide, igande goizaldean Maconen atxilotu zituzten ustezko bi etakideak espetxeratu egin dituzte, Laurence Le Vert epailearen aurrera eraman ostean.

Informazioa www.naiz.info web gunetik hartuta

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide atzo arratsaldean eraman zituzten Laurence Le Vert Parisko epailearen aurrera eta hark prozesatu egin zituen, «gaizkile taldeko» kide izatea, armak eta lehergailuak eduki eta garraiatzea eta dokumentu faltsuak izatea leporatuta, Efek zabaldu duenez.

Agentzia horren arabera, Lesakari «talde terroristako» buruzagi izatea egotzi diote ere bai.
Le Verten aurrean izan ondotik atxiloketa eta askatasunen epailearen aurrera eraman zituzten eta hark espetxeratzeko agindu zuen.

Lesaka eta Iturbide igande goizaldean atxilotu zituzten Maconeko hotel batean. Barne Ministerio espainolak ETAko zuzendaritzako kide izatea egozten dio lehenari.

Hotela miatu ostean, poliziek atzemandako materialea ahaztuta utzi zuten, poltsa batzuetan, zaborrontzi batzuen ondoan. Kazetariak lasai asko kuxkuxeatzen aritu ziren, hoteleko jabea ohartu eta poltsak jasotzea agindu zuen arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada