2012/11/23

Iturrama: "Sakabanaketa amaitu eguna", bihar

Azaroak 24, larunbata, Sakabanaketa eguna antolatu du Iturramako Herrira mugimenduak. Egun horretarako egitarau bat prestatu dute Iturramako bizilagunek "dispertsio politika hiltzailea" salatzeko.

Iturrama: AZAROAK 24 SAKABANAKETA AMAITU EGUNA
Jeitsi kartela kalitate haundian.


"Gure auzoko Hodei,Alex,Miren,Iker,Ibai eta Diego,auzotik ehundaka kilometrotara bahituta aurkitzen dira,espainiar espetxeetan barna sakabanatutak,horrek dakarren guztiarekin bai auzoko presoentzako zein bere senide eta lagunentzako". Horrela dio Iturramako Herrirak, datorren azaroaren 24an ospatuko den "Sakabanaketa amaitu eguna" iragartzek. Iturramako Herrirak esan duenez, "denok kalera atera beharra dugu,Iturramako txoko guztietan gure aldarria ozen entzun dadin,estatuei egungo blokeotik mugiaraziz. Ezin dugu gehiago itxaron,etxean behar ditugu eta horretarako auzo/herri mobilizazioa izango da gako garrantzitzu bat".

EGITARAUA-AZAROAK 24:

-11etan BULEBARREAN:Hamaiketakoa eta haima informatiboa.
-13etan BULEBARRETIK:Giza-katea auzotik barna.
-14:30etan Lopez Frontoian:Bazkaria-Apuntatu Ezpalan.
-18etan Lopez frontoitik:Kantuz auzoko presoen etxeetatik.
-21etan Ezpalan Kontzertua,bokatak egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada