2012/11/22

Iruñean goraka doan errepresioak ez duela aldaketa geldituko dio Ezker Abertzaleak

Azken asteetan hiriburuan errepresioak izandako gorakada salatu du Iruñeako Ezker Abertzaleak. 

Iruñeako Ezker Abertzaleak salatutako jazarpen honen aurpegi ezberdinak zehaztu ditu: batetik, hainbat militante independentistak jarraipenak pairatzen ari dituztela salatu du; bestetik, polizia nazionala Txantrea eta Arrotxapea auzoetako hainbat tabernatan sartu dela "mehatxuka" eta bertan zeuden hiritarrak identifikatu dituela; eta azkenik, Guardia Zibila, Foruzaingoaren, polizia nazionalaren eta Udaltzaingoaren kontrolak izugarri areagotu direla, bai auzoetan bai eta hirira iristeko errepideetan ere.

Info + hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada