2012/11/09

#IruñeaArgitzen eztabaida atzeratzen da

Iruñeako Ezker Abertzaleak kaleratutako oharra:

"Iruñeko Ezker Abertzaleak biharko antolatuta zegoen #IruñeaArgitzen eztabida saioa atzeratzea erabaki du. Euskal Herria oso herri dinamikoa da, baita antolakundeon agendak ere. Baina zalantzarik gabe herritarrak dira Euskal Herriaren agenda markatzen dutenak, eta bihar Baionan euskal preso politikoen herriratzearen aldeko zita oso garrantzitsua dugu.

Hori dela eta, Iruñeko Ezker Abertzaleak datozen asteotan ezagutzera emanen du azken urte honetan garatutako #IruñeaArgitzen eztabaida prozesuaren 2. faseko saiorako hitzordu berria. Biharko lehentasuna herritarrak Baionako manifestaldian parte hartzea da, eta gure asmoa hori erraztea eta indartzea da. Eta aldi berean, horren garrantzitsua izango den luzera begirako eztabaida hau behar bezalako baldintzatan gara dadin bermatu nahi dugu."

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada