2012/11/06

#IruñeaArgitzen: Azaroaren 10an burutuko den batzarra 9etan hasiko da

Iruñea Argitzen batzarra 9:00etara aurreratuko da, Baionara denboraz joan ahal izateko.




Larunbat honetan Iruñea Argitzen prozesuaren 2. faseko eztabaida saioa burutuko da LABen egoitzan. "Benetan egun garrantzitsua izango da, Iruñeko Ezker Abertzaleak datozen urteetarako norabide estrategikoa marrazten hasiko garelako", azpimarratzen dute Ezker Abertzaletik. "Nolako hiria nahi dugu? Zein behar ditugu? Zeintzuk izango dira gure lan ildo nagusiak? Galdera hauei erantzunez ezker abertzalea eta gure proiektua bera indartu nahi dugu, eta beraz, inflexio puntu esanguratsua izango da larunbat honetakoa", gehitu dute.

Egun berean Baionan euskal preso politikoen etxeratzearen alde manifestazioa burutuko denez, batzarraren ordutegia aldatzea erabaki dute. 10:00etan hasi beharrean batzarra 9:00etan hasiko da, modu honetan 12:00rako saioa bukatu eta guztiak autobusetara joan ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada