2012/11/07

Ikasle Abertzaleak: Azaroaren 22an paroak eta mobilizazioak izango dira Nafarroako ikastetxeetan

Hezkuntzan ematen ari den erreforma eta murrizketen aurka azaldu da Ikasle Abertzaleak. Nafarroako hezkuntza eredu propioa baten aldeko hautua egiten du IAk.

Ikasle AbertzaleakIraganeko urriaren 11n egindako ikasle mobilizazio historikotik hilabete bat ez da pasa ez denean, Ikasle Abertzaleak azaroaren 22an beste mobilizazio eguna deitu du. Oraingo honetan, ikastetxeetan mobilizazioak eta paroak izango dira.

Ikasleek salatu dutenez Wert Espainiako hezkuntza sailburuak "are gehiago sakondu egin du" LOMCEren erreformaren inguruko aplikazioetan "eta batzartze zein greba eskubideen ukapenaren alde agertu da", 18 urte baino gutxiago duten ikasleoi greba eskubidea kenduz. Bere aldetik, Nafarroako Hezkuntza sailburuak bere guztizko adostasuna adierazi dio "sumiso jarrera azaleratuz", dio IAk.



Ikasleek ere salatu dute UPNren gobernuak azken astean aurkeztutako Aurrekontu Foraletan "hezkuntzan berriro ere murrizketak gauzatzea aurreikusi egin du, azpiegitura faraonikoetan dirua jartzen duen bitartean". Eta hau guztia gertatzen denean, Ikasle Abertzaleak gogoratzen du Nafarroako gazteriaren bizi ikusmirak "geroz eta okerragoak" direla, "prekarietate sistematiko batetara norabidetu nahi gaituzte (langabezia, lan baldintza txarrak, soldata baxuak, behin behineko kontratuak, alokairu altuak...), gazteria menpekotasun egoera batetara bideratuz".

Hezkuntza eredu propio baten alde
Egungo hezkuntza ereduak ez diola "inolako irtenbiderik ematen" egungo krisi sozial, kultural, ekonomiko eta politikoari sinetsita, ezinbestekotzat jotzen dute hezkuntza ereduan "iraultza ematea, hezkuntzaren eraldaketatik etorriko delako gizarte eta ekonomia eraldaketa".

Horrexagatik aldarrikatzen dute "hezkuntza prozesu duin baten kontrako erreforma guztiak atzera botatzea" eta murrizketekin akabatzea. Zentzu honetan Barcina, Iribas eta Wert-en dimisioak eskatzen dituzte. Aldi berean, Nafarroako hezkuntza eredu propioa baten eraikuntzari ekitea eskatzen dute, "Espainiako inposizioen aurrean Nafarroako jendartearen interesak defendatuko duen eredua eraikiz, interes politiko zein merkantil guztietatik kanpo". Paroak eta mobilizazioak
Nafarroako ikasleriari azaroaren 17an eta 22an mobilizatzeko deia egiten dio IAk, azaroaren 22an atsedenaldietatik aurrera paroak eta kontzentrazioak deituz ikastetxe guztietan. "Azaroaren 22a ez da izango erantzun egun huts bat emateko eguna, Nafarroako hezkuntza eredu propioaren eraikuntzako lehenengo adreilua izango da. Data honen osteko egunetan ikasleon eskubideak bermatu eta garatuko duen Nafarroako ikasle adierazpena egituratuko duen prozesu bati hasiera emanen diogu", adierazi du Ikasle Abertzaleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada