2012/11/15

Herriraren ekitaldi publikoa, Iruñean, heldu den urtarrilaren 12ko manifestazioaren berri emateko

gonbidapena iruñean txiki

Herrira mugimenduak ekitaldi bat antolatu du, Iruñean, heldu den urtarrilaren 12an Bilbon eginen den manifestazioa iragartzeko, eta haren aurretik izanen den kanpainaren xehetasunen berri emateko. Kanpainaren barrenean, zenbait jarduera antolatuko dira Nafarroan.
Agerraldia azaroaren 23an izanen da, 18.00etan Iruñazaharra ostatuan (Mercaderes kalea). Kanpainaren osagaiak aurkeztuko dira bertan; Nafarroarako jarduera-egutegi bat proposatuko da, eta iritzi eta aportazioak jasoko dira.
Iruñeko hainbat eragile sozial, sindikal eta politiko gonbidatu dituzte hitzordu honetara. Herrira-k agertzeko deia egiten die manifestazioa prestatzen lagundu nahi duten guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada