2012/11/04

Herrira: Behobia-Donostia lasterketan jantzi euskal presoekiko elkartasun kamiseta!

Euskal preso politikoen eskubideak lasterkan aldarrikatzeko kamisetak banatuko dira. Aldez aurretik eskaera egin behar da.




Azaroaren 11an ospatu da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azken urteotan ohikoa izan da hainbat partaideren aldetik euskal preso politikoei erreferentzia egiten dieten kamisetak eramatea.

Aurtengoan, Herrira mugimendutik, honako proposamena luzatu nahi diete horretarako prest dauden korrikalari guztiei. "Denok kamiseta berdina eramatea, non presoen herriratzeaz eskatzeaz gain urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia izango duten kamisetek".

Herrira arduratuko da kamisetak atera eta banatzeaz. Horretarako honako azalpenak ematea beharrezkoa ikusi dute:
Neurriak honakoak izango dira:
Nesken kasuan: S, M, L
Mutilen kasuan: S, M, L, XL

Eskaerak modu ahalik eta bateratuenean egitea eskatzen dute. Kuadrilaka, taldeko, herrika, auzoka e.a.
Prezioa 10 eurokoa izango da.
Eskaera egitean zehaztu kamiseta kopurua, neurriak eta herria, eta bidali kontakturako telefono bat.
Eskaerak egiteko helbide elektronikoa: gipuzkoa.kude@herrira.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada