2012/11/20

Gora Iruñea: Vista Bellan izango da Iruñeako Egunaren jai gunearen karpa azaroaren 29an

Gora Iruñeak antolaturiko egitarauan Pirritx eta Porrotx pailazoen aktuazioa izango da, eta montatuko den karpan bazkari herrikoia eta kontzertuak izango dira, besteak beste.Baserritarrez janzteko deia zabaldu dute aurten ere.

iruñeko egunaren kartela



Datorren azaroaren 29an Iruñeako Eguna izango da, eta urtero bezala, Gora Iruñea!k ekimen eta ikuskizun ezberdin antolatu ditu. Adibidez, Pirritx eta Porrotx pailazoek eginen duten ekitaldia. Anaitasuna kiroldegian izanen da 18:00etan. Sarrerak 6 euro balio du eta salmenta puntuak Abarzuza liburudenda (Santo Domingo kalean), Auzolan liburudendetan (San Gregorio eta Tutera kaleetan), Karrikirin (Xabier karrikan) eta AEK euskaltegietan dira. Iruindarrontzat jai eguna den horretan festarako ekitaldi mordo antolatu ditu Gora Iruñea!k, eta horretarako Bista Vellan karpa bat montatuko da. Bertan, besteak beste, hamarretakoa, bazkari herrikoia eta kontzertuak izango dira. Baina Alde Zaharra osora zabalduko dute jai giroa, eta kalejira musikatuak, Iruñea Kantuz eta dantzariak izango dira. Eguerdiko 13:30etan, Gaztelu Plazan sari banaketa eta Larrain Dantza izango dira.

3 comentarios:

  1. En Iruñazarra no saben nada de las txartelas para la comida.

    ResponderEliminar
  2. "Bista Vellan karpa bat montatuko da"
    esango al diazue mexedez non daun hori?

    ResponderEliminar