2012/11/24

#GazteZukgua: (Bideoa) 0. sektorea gara, ekonomiaren oinarria!

Lan produktibo eta erreproduktibo deiturikoen gainean hausnarketa aldarrikapen ekintza bat burutu zuten Iruñeko segurantza sozialeko bulegoan gazte emakumen batzuk.





Kaleratutako oharra:
Gazteon oraina eta etorkizuna lantzeko lanabesa eratzen gabiltza Euskal Herriko hamaika txokotan. Munduaren egoera aztertuz aritu gara azken hilabeteotan, egungo sistemaren egituran diren gakoak bilatu eta hauen aurrean sortu nahi dugun bizitza eredua eraikitzeko norabidea hartuz. Guk ez dugu eskema zapaltzaile hori nahi. Bizitza bizigarri bat nahi dugu, bizitza ona, eta ez besteen gainetik ongi bizi. Ez diogu inori gure gainetik bizitzen utziko, ez dugu eskema hori onartuko, balore feministak oinarri dituen jendarte eraldaketan alternatiba politiko, soziala eta ekonomikoa bultzatu nahi dugu. Honen harira, gure eztabaida teorikoak kalera praktikan ateraz, lan produktibo eta erreproduktibo deiturikoen gainean hausnarketa aldarrikapen ekintza bat burutu genuen Iruñeko segurantza sozialeko bulegoan. Zero sektorea gara, ekonomiaren oinarria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada