2012/11/15

#GaragardoFesta: Jai Herrikoien aldeko Garagardo festa antolatu dute Gora Iruñeak eta Peñen Federazioak larunbata honetarako

Iruñeko Alde Zaharreko peñen egoitzetan 21 garagardo ezberdin probatzeko aukera izango da. Gora Iruñeak Twitter eta Facebook sare sozialen bidez argazki galeria herrikoia osatzera deia egin du.

Larunbata honetan, azaroaren 17an, Jarauta kalean dauden peñetan inportaziozko garagardo ezberdinen dastaketa egongo da. Osotara, 21 izango dira probatzeko aukera izango diren garagardoak. Iruñeako Peñen Federazioa eta Gora Iruñea ekimenak elkarlanean antolaturiko festa izango da, eta bere herrikoi izaera mantenduz, argazki galeria herrikoia osatzeko deia zabaldu dute. Horretarako Twitter eta Facebook sare sozialak erabiltzea proposatzen dute, #GaragardoFesta hastag erabiliz.  

Festa, Jarauta kalean
Garagardo festa hau Jarauta antolatzea ez da kasulatitatea izan. Izan ere, kale honi bizitza eta kolorea emateko azken urte hauetan burutzen diren ekimenetan kokatu daiteke festa hau. Garagardo festa honekin Jarauta kalearen kasta ere berreskuratu nahi dute.

1 comentario:

  1. Jai Herrikoiak?

    Menuda manera de fomentar el consumismo. Así vamos a tumbar el capitalismo...

    ResponderEliminar