2012/11/02

ELAk bat egin du Herrirak azaroaren 10ean Baionan deitutako manifestazioarekin

ELAko zuzendaritzako ordezkaritza bat Baionan izango da azaroaren 10ean eta bere afiliatuei bertaratzeko deia egin die, espetxe-politika ezberdin bat galdegiteko.

Info www.naiz.info -ren bidez
ELAren aburuz, Estatu frantesesko espetxe-politika Gobernu espainolek egin izan dutenaren «jarraipen itsua da». «Hala gertatu da duela hainbat hamarkadatik hona sakabanatze politikarekin, eta are gogorrago PPk eta PSOEk 2000ko hamarkada hasieran sinatu zuten itun antiterroristaren ostean», esan du sindikatuak ohar bidez.

Aieteko Konferentzia egin zenetik eta ETAren adierazpen historikotik urtebete igaro denetik, Estatu espainolak eta frantseak «lehengo jarrera gotorrari eusten diotela» iritzi dio ELAk.

Elkarrizketa politikorako bideak urratu behar direla uste du sindikatuak, «bizikidetzan ibilbide pertsonal eta kolektibo desberdinak bateratu ahal izateko eta gure herrian adiskidetzea eta normalizazioa irits ahal daitezen».

Hala, ELAk Gobernu frantsesari eskatu dio «errotik alda dezala euskal preso politikoekiko daraman politika», eta azaroaren 10ean Herrirak Baionan deitu duen manifestazioa «mugarri» izatea espero du «bakerantz egiten ari garen bidean».

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada