2012/11/26

EHE: Euskaraz bizi-kleta martxa burutu zuten larunbatean

Larunbatean IV. Euskaraz Bizi-kleta martxa antolatu zuen Iruñerriko EHEk "Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko".




Larunbatean IV. Euskaraz Bizi-kleta martxa antolatu zuen Iruñerriko EHEk. 20 lagun bildu ziren hamarretakoa hartzera eta ondoren, Arrosadiako kaleetan barna abiatu ziren. Bertan Arrosadiako haur eskola erdaldun berria salatu zuten.
Hamazazpi dira Iruñean diren haur eskola publikoak eta bakarrik bi dira euskaraz, biak Txantrea auzoan direlarik. Azken urtetan haur eskola berriak eraiki ditu Iruñeko Udalak (Errotxapean, Azpilagañan, Arrosadian...) eta den denak erdaldunak dira.

Arrosadiatik Erripagañara abiatu ziren, hortik Burlatara, Atarrabiara....Atarrabian osasun-etxea salatu zen bertan ez baitago euskaraz bizitzerik, eta abenduaren 1ean Donostian Kontseiluak antolatu duen manifestaziora dei egiten duten kartelak jarri ziren.

Atarrabiatik Txantreara, bidean seinale erdaldunak topatzen zituztelarik, nola ez ezabaturik. Txantrea plazan geldialdi bat egin zen erdara hutsean dagoen plakaren azpian.

Gero Martzelo Zelaieta etorbidea hartuta Antsoain zeharkatu eta Errotxapeara. Hainbat margoketa ikusi ahal izan ziren bidean "Euskaraz bizi nahi dugu" lelopean eta Karbonillan pankarta bat jarri zen "Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!!! Abenduak 1 denok Donostiara". Hortik Santo Domingo aldapa igo eta Alde Zaharrera.

Kale nagusia, San Frantzisko plaza, San Nikolas, Komedias, Gaztelu plaza eta Estafeta kalea zeharkatu ondoren Merkaderes-en bukatu zen martxa eskuorriak banatuz. Bidea osoan zehar aldarrikapen ezberdinak oihukatu ziren: Euskal Herrian Euskaraz!!! Bizi, bizi, bizi..Euskaraz bizi!!! Haur eskolak euskaraz!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada