2012/11/08

#HurbilduBakera: Nafarroatik 15 autobus aterako dira Baionan presoen eskubideak aldarrikatzeko

Iruñerritik 9 autobus aterako dira: Berriozar, Iturrama, Alde Zaharra (2), Atarrabia, Txantrea, Donibane, Burlata, Rotxapea... Eta Nafarroatik, momentuz osotara 15. Iruñean, Karmen kaleko Herriko Tabernan izena eman daiteke oraindik. Herrirak Baionara joateko azken deialdia luzatu du, orain arte jasotako atxikimendu guztien babesarekin.

Herrira mugimenduak larunbatean Baionako karriketan antolatu duen manifestazio nazionalera joateko azken deia burutu du gaur Bilbon egindako agerraldi publiko batetan. Bertan, Ane Zelaiak eta Nagore Garciak mobilizazioaren garrantziaz ohartarazi dute eta deialdiaren inguruan bildutako babesak destakatu dituzte. "Historikoa izango den manifestazio baten aurrean gaude eta horrek Frantzia eta Espainiako Gobernuek indarrean mantentzen duten espetxe politika aldarazteko konpromiso berriak sustatu eta elkarlana areagotu behar du", esan dute.

Ateak Irekik jarraipen berezia egingo du Ateak Ireki web guneak manifestazioaren jarraipen berezia burutuko du, Twitterren bidez. Egun horretan erabiliko dugun hastag #HurbilduBakera izango da. Argazkiak, kronikatxoak, bideoak edota edozein ekarpen egin dezakezu sare sozial honen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada