2012/11/20

AHT: Mugitu!-k antolaturiko baraualdia Nafarroara iritsiko da hamaika ekintza eta aktibitatekin

AHT: Mugitu!-k antolaturiko baraualdia Nafarroara iritsiko da hamaika ekintza eta aktibitatekin AHTri desobedientzia egiten dion Mugitu! Mugimendua (M!M), AHTren aurkako 3 asteko baraualdi desobediente ari da egiten. Ekimena, “AHTK PLATERA HUSTEN DIGU” lemapean, pasa den azaroaren 10ean hasi zen Bilbon eta txandaka Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ari da egiten, baraualdia herrialde bakoitzean astebeteko txandak egiten ari direlarik. Bizkaiak duela egun batzuk eman zion lekukoa Gipuzkoari azaroaren 17tik 24rako asterako eta azkenik, azaroren 24tik abenduaren 1era 9 lagunek hartuko dute lekukoa Nafarroan.
Info+ hemen


Mugitu! Mugimenduak AHTren aurkako ekimen desobeditzaile honetan parte hartzeko deia egin du gaur emandako prentsaurreko batean, eta iragarri dute Erriberan, Sakanan, Tafallan eta Iruñean salaketa ekintzak eta eztabaida ezberdinak jardueretanburutuko direla.
Bestetik, aste osoan baraualdian egon ezin den eta parte hartu nahi duen jendeak, astearen bukaeran, ostiraletik larunbatera, baraua egiteko aukera izanen du. Aste honetan makina bat protesta, elkarretaratze, parodia, hitzaldi eta abar eginen dira. Jarduera hauetan kolektibo sozial ezberdinek hartuko dute parte: Langabetuan Batzarrak, Errenta Basikoaren aldeko plataforma, osasungintzako langileak, ikasleak, erretiratuen elkarteak, herri kaltetuetako bizilagunak... Guzti honen helburua "AHTren gelditzean sostenguak gehitzea izanen da", aipatu dutenez. Juan Gorriti nafar eskultorea eskertu nahi izan dute, ekimena honi “Lurmalko” zurezko irudiarekin egin diolako ekarpena. "Artista handi honek eginiko irudia hiru asteko barauan herrialde batetik bestera pasatuko dugun lekukoa izanen da", esan dute AHTren kontrakoek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada