2012/11/18

AHT: Iruñeko katredalean, proiektu txikitzaileen aurka


Argazki Galeria Ekinklik



Atzo larunbata, eguerdiko ordubatean, bi lagunek Iruñeko katedraleko sona handiko "Maria" kanpandorrera igo eta AHTren aurkako baraualdira deitzeko pankartatzar bat zabaldu zuten.Duela gutxi arte, ohikoak ziren hondamendiak iragartzeko elizetako ezkil-jotzeak, egun azpiegitura ikaragarri honen inposizioaren gisakoak.

Oroitu behar da AHTren aurkako desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak sustatutako baraualdia hau, hainbat talde sozialek bultzatuta, Bizkaian hasi zela iragan Azaroaren 10ean. Baraualdiaren lekukoa gaur Gipuzkoak hartzen du eta datorren 24ean baraualdiak Nafarroan segituko du, Abenduaren 1ean burutuko delarik.

Katedralaren paretik paseoan zebilen jende askok arreta handiz ikusi zuen ekintza hau eta bere sostengua agertu zuen. Pankarta zintzilikatu ondoren, bi lagunak dorreko albo batetik rapelez jeitsi ziren. Atxiloketarik ez zen izan. Ekintza honen bidez, baraualdi honetan eta bere inguruan burutzen ari diren ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egiten du Mugitu! Mugimenduak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada