2012/10/09

Presoak: Pilotariak kolektiboak Ines Del Rioren berehalako askatasuna exijitu du gaur Iruñean

Ines Del Rio preso politikoaren askatasuna exijitu dute Iruñeako Auzitegian Pilotariak Kolektiboaren kide batzuek epaitegien barruan kateatzen eta pegatinak jartzen, eta zuzenean internetik emititu dituzte irudiak

 
Comunicado de Pilotariak en Castellano

Ines Del Rio euskal preso politikoaren askatasuna exijitu dute gaur goizean Iruñeako Auzitegian Pilotariak Kolektiboko kideek. Goizeko 11etan, hiru ekintzaile kateatu dira Entzutegiaren lehenengo solairuko gela batean, beste batzuek biziarteko zigorraren aurkako eskuorriak bota eta pegatinak itsasten zituzten bitartean. Ekimen honen bidez, Ines del Rio tafallarraren egoera salatu nahi izan dute. Del Riok 25 urte daramatza espetxean eta aske egon beharko luke, zigorra bete duelako eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere kaleratzea agindu duelako. Bere egoera berdinan dira Europako Giza Eskubideen Auzitegiak errefusatu duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 euskal preso politikoak. Horien artean, batzuk gaixotasun larriak pairatuz gainera.Bihar Entzutegi Nazionaleko osoko bilkurak egingo duen bilkuran judikaturari garai berrietara egokitu eta bakera doan bidea ez oztopatzea eskatzen diogu. Zehazki, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren sententzia aplikatu eta zigorra bete duten 67 euskal preso preso politikoak askatzea. "Bizi osorako zigorraren aplikazioaren aurrean, larri gaixo dauden presoen egoeraren aurrean edo sakabanaketa politikaren aurrean sumindura erakutsi nahi duen herritar orori aktibismoa eta desobedientzia zibilaren bidetik erantzutera" dei egiten du Pilotariak kolektiboak. Beraien ustez "ezin dugu eskuak gurutzatuta egon euskal preso politikoak eta euren senideak heriotza zigorraren joku maltzurrean murgiltzen dituztenean" eta prestatzen ari diren hurrengo ekimenetan parte hartzera gonbidatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada