2012/10/25

Presoak: "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalaren zabalpena Nafarrora iritsiko da laister

Filmaren emanaldiak egingo dira Etxarri Aranatzen (Azaroak 9) eta Leitzan (Azaroak 16 eta 17). Zure herrian ere egin dezakezu!




"Barrura begira leihoak" dokumentala ikusgai da dagoeneko. Herri eta auzoetan antolatu daitezke emanaldiak, eta horretarako, egileek laguntza eskatu dute, auzolanean egitea. Horrexagatik edonork antolatu dezake emanaldi bat. Emanaldietan publikoak filmaren egileekin nahiz protagonistekin solasteko aukera izaten du. Informazio- eta iritzi-truke bizi eta emankorra da, egileek eta jendeak berak asko estimatzen dutena.

Zine-kluba, udala, elkartea, gaztetxea edo beste edozein motatako kultura-programatzaile bazara, aukera ederra duzu "saio polit askoa" egiteko zure herrian, eta gainera, "gure egitasmoari lagundu egingo diozu", azpimarratu dute egileek.

Emanaldi bat antolatzeko, bete ezazu www.zinez.net/emanaldiak web orrian aurkituko duzun formularioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada