UPNren Udal Gobernuak Iruñeko Peñei, eta bereziki Jarana, San Fermin eta Muthiko Alaiak peñei, Prozesioan eta Pobre de mi-n parte hartzen dutela justifikatzeko eskatu die dirulaguntzak jaso ahal izateko.
"Onartezina" iruditzen zaio Bilduri UPNk Iruñeko elkarte eta kolektiboen kontra darabilen "
txantai politika". "UPN dirulaguntzak emateko
baldintza eta irizpide berriak edozein momentutan asmatu eta
improbisatzeko gai da ere; non eta dirulaguntzak jasotzeko oinarriak
dagoeneko sobera mugatuak diren testuinguru honetan. Gainera, peñek
salatu moduan, Udalak oraindik ez die ordaindu dagokien dirulaguntzen
zati bat", salatu du Bilduk.
"UPNk bere perfil ustelena erakutsi digu", adierazi dute. Hiritarrek eta
elkarteek Iruñeko arlo kulturalean parte hartzea "bultzatu beharrean
adierazpen kultural oro mugatu" egiten duela salatu dute Bildukoek.
Bildu Iruñea-ren ustez, Udalak elkartegintza eta parte hartzea "bultzatu beharko luke,
horretarako dirulaguntza politika sendo batek lagunduta, eta noski,
irizpide erlijiosorik gabea edo Udalaren ekimenetan parte hartzeko
beharrik gabe".
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada