2012/10/23

Noain: Aireportuko langileak borrokan daude euren lan eskubideen alde eta murrizketen aurka

Noaingo aireportuko langileak kanpaldi iraunkor bat burutu zuten pasa den astean inposatu nahi dizkieten murrizketak eta lan baldintzak salatzeko eta aireportuen pribatizazioaren aurka egiteko



 Noaingo aireportuko “AENA AEROPUERTOS S.A.” eta “ENTE EMPRESARIAL AENA enpresetako enpresa-batzordeak eta langileak, Urriaren 16, 17, 18 eta 19an 9:00etatik 21:00etara, elkarretaratzeak eta gauean kanpaldiak burutu zituzten, Noain-Eskirotz industria-gunean, Iruñea errepidearen errotondaren inguruko espaloian. Protesta hauetan, langile kopuruaren murrizketa, lan baldintzen okerragotzea, zerbitzuaren txartzea eta aireportuen pribatizazioa salatu zituzten. Murrizketekin batera langileen kaleratzea etorriko dela eta honi lotuta zerbitzua okerragotuko dela salatu zuten.

Diru publikoa esku pribatuetara?
Urtetan zehar eta batez ere azken urteetan inbertsio oso haundiak egin dira aireportuetan, Noaingoa kasu, diru publikoarekin. "Orain aireportuak berrituak eta oso ongi hornituak daudela, pribatizazioaren iruzurraren ateetan gaude" salatu du Noaingo aireportuko langileen batzordea, gaur egun LAB, CCOO, CGT eta CSPA osaturik dagoena. Noaingo aireportuko langileok elkarrekin kalera atera dira Abuztuan lan-eteteetan eta pasaden asteko mobilizazio iraunkorrean. "Orain arte bezala, aurrera begira ere, kalera aterako gara gure lan baldintzak defendatzera", iragarri dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada