2012/10/09

Nafarroa Bizirik: Datorren igandean Donapaleun burutuko den jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute

DSC_0258

 Pasa den asteburuan, Iñaki Perurenak Leitzan duen Peru-Harri Parkean, datorren igandean Donapaleun 1512-2012 Nafarroa Bizirik antolatu duen ekimenaren aurkezpena egin zen. Bertan, Iñaki Perurena eta Asisko Urmeneta -festan parte hartuko dutenak-, Donapaleuko aldarriaren bozeramaileak (Pettan Prebende, Koline Urkun eta Keawe-731 eta Asisko bera), eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kideak (Maria Luisa Mangado, Patxi Ventura, Txuma Santesteban, Nekane Perez, Jesús Ortiz eta Vicente Azpilikueta) presente egon ziren.

Hauxe da eguneko egitaraua:
- 10:30 etan KARRIKA KURRI Airetik Gelatik
- 12:30etan DESKONKISTA ekitaldia Merkatu estalian
- 13:30etan APERITIFA alaitua.
Ondoren HERRI BAZKARIA lekuko mozkinekin.
Eskualdeko kantariak, musika, dantza, bertso, entxerak …
HAURREN XOKOA: puzgarriak, margoak, kontalariak, …
- 18:00etan IÑAKI PERURENAREN erakustaldi harri-garria.
- 19:00etan KONTZERTUA Buuzbu taldearekin
- 22:30etan Hurmurao Donapalueko Gaztetxean
Urriak14donapaleuegitaraua

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada