2012/10/25

Mikel Almandoz aske geratu da, eta gaur gauean iritsiko da Burlatara

Mikel Almandoz aske geratu da, hilabetez ilegalki erretenituta egon ondoren
Mikel Almandoz preso burlatarra Frantziatik Espainiara eraman dute gaur goizean hegazkinez, eta Ateak Irekik jakin izan duenez, dagoeneko aske dago.2003tik dago preso Almandoz, hamabi urteko espetxe zigorra jasota. Baina,espetxe desberdinetatik igaro ondoren, baldintzapeko askatasuna eskuratu zuen eta bere kaleratze data irailaren 24an finkatu zen. Beraz, duela hilabetetik aske behar luke Almandozek, baina, denbora honetan ilegalki erretenituta eduki dute.
Eguerdian iritsi da Almandoz Madrilera, eta aske geratu da. Almandoz gaueko 22:00etan iristsiko da Burlatara, eta lehenengo harrera egingo zaio Askas plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada