2012/10/29

Lizarra: Ziztada aldizkariaren 5. zenbakia dagoeneko sarean da

Lizarraldeko ezkertiarren aldizkariak egungo egoera politikoa lantzeaz gain, Nafarroaren historiaz hitz egiten du, ingurumenaz, Oteitzako auzolanez, Bai Euskal Herriari ekimenaz...



Hemen dugu Ziztada aldizkariaren 5. zenbakia. Hainbat dira oraingoan dakartzagun gaiak. Nafarroako egungo egoera politiko eta sozioekonomikoari so egingo dio hasteko.
Gure ingurumenarekin zerikusia duen gai bat jorratzen du ere aldizkariak, azken aldian hainbestetan entzun dugun hitz baten inguruan: Fracking. Zer den azaldu, eta Lizarraldean honen inguruan dauden proiektu eta mugimenduei buruz hitz egiten du.
Ondoren, Oteitzan auzolana berreskuratze aldera hasi dituzten lanei inguruko informazioa eskeintzen du Ziztadak.
Lizarrako Bai Euskal Herriari taldea eta bere historia eta ekimenak ere ekarri dituzte Ziztada honetara; nola hasi zen herrien senidetzea, nola gehitu zen Algorta ekimen honetara, ze plan dauzkaten etorkizunerako… eta azken Euskal Herria egunaren argazki batzuk ikusi ahalko ditugu.
Lizarrari dagokionez, Udal Hirigintza Planaz arituk dira. Naiz eta gai berria ez izan.
Eta bukatzeko, urte honetan zehar egin bezala, 1512an eman zen Nafarroaren konkistaz hitz egiten du aldizkariak, atal honi amaiera emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada