Altsasun egindako kontzentrazioa (Argazkia: Hitzondo
Lizarran zintzilikatutako pankarta erraldoia
Hitzondo.net-en kronika
Jendetza bildu da gaur, urriak 12 Hispanitatearen egunean edo baita ere Guardia Zibilaren gorazarre egunean, indar okupatzaileen kanporatzea eskatzeko. Hamarnaka herritar topatu dira eta soinean zituzten kamisetetan letra bana ipinita zutelarik hitzak eta esaldiak osatzen joan dira, hala nola, "ospa", edo "alde hemendik".
Guzti hau herritar multzoak pilatzen zihoaztenean eta mezu anti-represiboak aireratzen zituzten bitartean. GZ edo ta Foruzaingoa ez dira agertu hala ere, herritarren artean zabaltzen zenari kasu eginez "agian ospatzen ibiliko dira kuartelean gaur jai dutela jakinik..." irribarreen artean giro paregabean amaitu dute ekimena, hori bai bukatzeko Alde Zaharreko tabernetatik kalejira egin dute eskuorriak banatzen tabernetan poteatzen zegoen jendearen artean, oihuak geroz ta ozenagoak ziren bitartean "indar errepresiboak hormara" edo "alde hemendik utzi bakean".
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada