Azken bi greba orokorretan, Nafarroa osoan bezala, Lizarran ere egon dira errepresio ohiartzunak. Bi gazteri "kalteak" guztien arduradun inputatu nahi dituzte, 40.000€-ko isunekin edo kartzela zigorrekin, Lizarran buruturiko prentsaurreko batean salatu duten bezala. Pertsona hauei banketxeetan kalteak eragitea leporatzen diete, "baina banketxe batzuen zuzendariek ez zuten honi buruzko informaziorik", salatu duten bezala. Beste pertsona batzuei autoritateari atentatua, desobedientzia... egozten diete, eta kartzelera joateko arriskua dute. Grebalariek salatu dute greba egunean ez zela arazorik egon, baina Foralek "haien historia asmatu dute".
Manifestazioa, larunbata honetan
"Errepresioak nahiz muntai polizialen itzalpean dauden pertsona orori elkartasuna adierazteko asmoz", larunbata honetan, arratsaldeko 18:30etan, manifestazio bat egingo da, Lizarrako Udaletxetik abiatuko dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada