Pasa den asteazkenean, goizaldean langile batek bizitza galdu zuen Imarkoaingo Garraioaren Hirian Decathlon-ek duen biltegi batean. LABen ustez "oso nabaria da bai lan-arriskuen prebentziorako zein ziurtasunerako neurrien falta, ziurtasun-enpresa baten langile bati nabe baten ate (gidaridun) bat erortzen baldin bazaio. Ez al dago enpresa nagusian lan-tokietako arrisku-ebaluazioak egiten duen inor?". LABek salatu du eten gabeko murrizketak dauden garaietan, "enpresak lan-arriskuen prebentzioetako gastuak murrizten" ari direla. "Enpresak gastuak murrizteko eta etekin handiagoak lortzeko erabiltzen ari diren formula honek langileengan du eraginik handiena, ez gastuen murrizketa-politikak erabakitzen duten enpresetako zuzendarientzat. Onartezina da gure osasuna eta segurtasuna enpresetako zuzendaritzen diru-gosearen menpe jartzea. Langileok gure eskubideak aldarrikatu behar ditugu, baita osasunarena eta lan egin ondoren etxera bueltatzearena ere", azpimarratu du LAB sindikatuak.
Nafar gobernuaren erantzukizuna
Nafarroako Gobernuak langileen eta gainerako hiritarren osasuna bermatu behar duela gogoratuz, LABek salatu du "enpresa pribatuek euren etekinetan soilik jartzen dutela arreta" eta langileen babesaren erantzule diren instituzio publikoek "lan-arriskuen prebentziorako legea, bere osotasunean, betetzen dela bermatu behar zuten, eta horren zaindariak izan beharko lukete". LABen hitzetan lege honek "baliabide nahikorik ematen die" langileei enpresaburuen erasoen aurrean defentsa izateko.
CGT-k egindako kontzentrazioa
Sarrigurenen kontzentrazioa
Larunbatean, Urriak 20, Nafarroako Erresumaren eta Merkatuaren kaleen arteko bidegurutzean elkartuko dira Sarrigurengo bizilagunak azken heriotza eta lan istripu hau salatzeko. Urbi Auzo elkarteak kaleratutako oharrean "prekarietateari" egotzi diote istripu honen erantzukizuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada