2012/10/15

Jardunaldi internazionalistak: Kubari so egiteko aukera paregabea Askapenaren 25. urtemugaren ospakizunetan

Azaroaren 10a arte Jardunaldi Internazionalistak burutuko dira Atarrabiako Gaztenean.
Atarrabia kartela



Altsasun ospatuko da Internazionalista Eguna datorren Azaroaren 10an, eta horrekin batera, Askapenak 25 urte bete dituela internazionalismoa eta elkartasuna lantzen ospatuko dute ere. Hala ere, urtemuga lehenagotik izango dute izpide Atarrabiako Gaztenea gaztetxean, eta jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Jardunaldiei hasiera emateko, Kuba hartuko dute izpide, Urriaren 16an, asteartean, 20:00tik aurrera hitzaldi bat eskeiniko da brigadista baten eskutik (hitzaldia gaztelaniaz izango da). Urriak 19 ostirala berriz, Kubari buruzko gastronomia eta musika ezagutzeko aukera izango, eta Urriak 21 igandea, Kubako asteari bukaera emateko, "Cuba, 50 años de bloque" dokumentala ikusiko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada