2012/10/25

Iruñea: "Iruñea argitzen" Ezker Abertzalearen eztabaida prozesuak aurrera darrai

Azaroaren 10an eztabaidaren 2. faseari hasiera emango zaio saio ireki batekin. Hitzordua LAB sindikatuak Errotxapean duen egoitzan izango da



Azken urteetan Euskal Herrian emandako urratsek aro berri baten atarian jarri gaituzte. Hala ere, Iruñeak bere mikroklima propioa du, berezko baldintza eta elementu propioekin. Testuinguru horretan, Iruñeko Ezker Abertzaleak, duela urte bete barne eztabaida prozesu bati ekitea erabaki zuen, autokritikatik abiatuta Iruñeari egokitutako hausnarketa prozesu sakon eta lasaia proiektu estrategiko bat marrazteko: nolako hiria eraiki nahi duten, zein lan ildo landu, aliantzak, borroka moldeak, beharrak...

Dagoeneko eztabaidaren 2. faseari hasiera eman diote. Aurreko fasean oinarrizko txosten bat burutu zuten eta 2. fase honetan txosten horren gaineko eztabaida irekia burutu eta ekarpenak jasoko dituzte. Aukeratutako data Azaroaren 10a izango da eta LAB sindikatuaren egoitzan (Arga kalean) burutuko dute.

Goizeko 9:30tan harrera izango da eta 10:00etan hasiera emango diote. Parte hartzea bultzatzeko eztabaida saioa 4 lantaldetan banatuko dute: herri mugimendua, udalgintza, komunikazioa, eta ezker abertzalea orokorrean (auzoak, hiri eredua, militantzia eredua, ...). Ondoren lantaldeetan egindako ekarpenak plenarioan partekatuko dituzte.
Oharra: Eskuratu txostena zure auzoko ohiko tokian

1 comentario: