2012/10/15

Independentzia!: Martxa Berdea, datorren Abenduak 6an Durangon

Abenduaren 6an Durangon “Egun Berdea” antolatuko du Independentistak Sarea. Egun osoko egitaraua izango duen ekimenaren barnean, independentziaren aldeko Martxa Berdea egingo da arratsaldean herriko kaleetan zehar, ”BAGOAZ. Euskal Herriak independentzia” lemarekin.



Kultura eta euskara alorreko lagunak dira, batez ere, lehen urratsa eman dutenak agerraldi batekin, baina Abendua bitartean alor guztietan bultzatu nahi dituzte atxikipenak, "euskal jendartearen oinarri zabala bilaka dadin ekimenaren deitzaile eta protagonista" azpimarratzen dute Independentistak Saretik. Atxekipena adierazteko, ondorengo helbidea erabili daiteke: www.abenduak6.bagoaz.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada