2012/10/12

Hispanitate Eguna: Udalak Guardia Zibilari egindako Ziudadelaren zesio diskriminatzailea salatu du Bildu Iruñeak

Hispanitatearen Egunaren harira Iruñeko Udalak berriro ere Guardia Zibilari Ziudadelan Ate Irekien Jardunaldia egiteko baimena eman dio, non Guardia Zibilaren Talde Berezien zeregin, misio, bitarteko eta zakur trebatuak herritarrei erakutsi eta hurbildu nahi dituzten
Bildu Iruñeak salatu du UPN buru duen Udalak darabilen Ziudadelaren zesio-politika "erabat diskriminatzailea" dela. Izan ere, eragile sozialei parkearen erabilera ukatzen dion bitartean, Guardia Zibila bezalako beste eragile batzuei erabilera baimentzen baitie, kasu honetan zein beste batzuetan ere.
Bilduk gogoratu du Udalak Sortzen Ikasbatuaz-i Euskarazko Hezkuntza Publikoaren aldeko Jaia antolatzeko Ziudadelaren erabilera ukatu ziola eta Sortzen Jaia Trinitariosen ospatu behar izan zuten, hiri erdigunetik hurrunago.
"Erabaki arbitrarioen aurrean al gaude? Zer dela eta Estatuko Indar Armatuentzako diskriminazio positiboa eta kontrakoa hiriko eragile sozialentzako? Ez al dago intentzionalitaterik tartean?", galdetzen du Bilduk. Bilduren ustez, Maya jaunaren Gobernu taldeari "egokiagoak eta dibertigarriagoak iruditzen zaizkio" arma eta estrategia militarren erakusketak hezkuntza publikoaren aldeko jaiak baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada