2012/10/10

#GrebaOrokorra: "Barcina, Morrás eta Alba eskubide urraketak ematea ahalbidetzen dute"

Greba orokorrean izandako errepresioagatik Kaltetutako Pertsonen Kolektiboak ostiralean burutuko den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu du. Atzo beste gazte bat atxilotu zuen Polizi espainolak, Ion Berrio gaztea. Osotara 5 izan ziren atzo atxilotutakoak.


Informe de vulneraciones de derechos durante la Huelga General del 26-S (Cast)
Greba egunean egondako eskubide urraketen inguruko txosten bat egin du Greba Orokorrean emandako errepresioagatik Kaltetuen Batzarrak. Txosten honetan islada dute langileon eskubide zibilen kontrako 20 jokabide: Greba eskubidearen kontrako 5 jokaera, greban pikete informatiboak antolatzeko eskubidearen kontrako 8 jokaera, manifestatzeko eskubidearen kontrako 3 jokaera, eta kargu publikoen kontrako 2 joakera. Orain arte, zenbait Lan ikuskaritzan hainbat salaketa jarri dira "langileen sustituzio ilegalagatik", zerbitzu minimoen dekretuak errekurritu dira eta 15 salaketa jarri dira "Polizia Foral eta Nazionalen erasoengatik". Gaur Iruñean emandako prentsaurrean Grebalari kaltetuen Batzarrak salatu duenez, "ez Nafarroako Gobernuak, ez Lan Departamentuak, ezta Gobernuko Delegaritzak ere, ez dute, minimoki ere, gertakari hauengatik interesik aurkeztu. Uste dugu , akzioagatik edo akzio faltagatik, Barcina lehendakariak, Morrás kontseilariak eta Gobernuko Delegari den Alba andereak horrelako eskubide urraketak ematea ahalbidetzen dutela."

Errepresioaren aurrean, kalera
"Aste honetan ikusi dugu nola Polizia Foralak lau gazteren kontra jo duen, Polizia Foralak berak modu indiskriminatuan Sarasateko pasealekuan egindako kargaren ondoren gertatutako istiluetan parte hartzearen akusaziopean. Zenbait gaztek Poliziari botilak botatzea larritzat jotzen dute instituzioek, baina askoz larriagoa da Poliziek modu egokian komunikatuta zegoen manifestazio batean parte hartzen zuen 20.000 pertsonako jendetzaren kontra gomazko pilotak jaurtitzea eta modu bortitzean kargak burutzea pikete informatibo, sentada edo giza kateen kontra", azpimarratu dute. Salatu dutenez "Sarasate pasealekuan eta Alde Zaharreko beste puntu batzuetan milaka pertsonen bizitza eta segurtasuna arriskuan" jarri zen, eta zentzu horretan gogora ekarri dute atzo bertan sei hilabete bete zirela gomazko pilota baten inpaktuaren ondorioz Iñigo Cabacasek bizitza galdu zuela. Greba egunean dozenaka pilota jaurti ziren eta "pertsona babesgabe asko zaurituak" izan zirela aipatu dute. Lesiorik larriena Atarrabiako auzokide batek pairatu behar izan zuen, pilotakadak begian jo bait zion. Momentu honetan ikusmen falta du eta medikuek ez dakite oraindik berreskuratuko duen edo ez. "Zergatik ez dute instituzioek azkartasun berdinarekin neurririk hartzen gertakari hauek argitzeko?", galdetu dute Grebalari Kaltetuen Batzarreko bozeramaileek. "Polizia Foral eta Nazionalean ardurak aurkitu daitezela exigitzen dugu. Atxiloketak, basakeria eta ardura polizialak, eta greban emandako eskubide urraketak estaltzeko erabiltzen ari direla uste dugu. Gu erasotuak izan ginen I-26ko Greba Orokorrean", gehitu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada