2012/10/18

GazteZukgua: Iruñerriko hamaika txokoetan egingo dira gazte erakunde berria sortzeko prozesuaren batzarrak

Gazte antolakundea sortzeko prozesuari Irailaren 29an abiada eman zitzaionetik, aste batzuk pasa dira jada eta tarte honetan, Iruñerriako hainbat auzo eta herritan ere “gazte zukgua”ren aurkezpenak egin dira. Besteak beste, Atarrabia, Uharte, Burlata, Donibane, Zizur eta Txantreako aurkezpenak burutu dira gazte askoren parte hartzearekin eta giro ezin hobean.


 Iruñerriako hamaika txokotan garatu nahi den prozesua da hau, eta horregatik “Gazte Zukgua”ren parte izateko interesa duten gazte guztiei, auzo eta herrietara bertaratzeko gonbitea egiten da. Hortaz, hona hemen Iruñerriako hainbat lekuren aurkezpen eta asanbladen datak:

Urriak 19 ostirala: UHARTEKO EZTABAIDA ASANBLADA: 17:00tan Kultur Etxean. DONIBANEKO EZTABAIDA ASANBLADA I: 17:00tan Sanjuanxar Auzo Elkartean.

Urriak 20 larunbata: DONIBANEKO EZTABAIDA ASANBLADA II: 11:00tan Sanjuanxar Auzo Elkartean. ANTOAINGO EZTABAIDA ASANBLADA. ZIZURKO EZTABAIDA ASANBLADA: 10:00tan Kultur Etxean.

Urriak 24, asteazkena: ALDE ZAHARREKO AURKEZPENA: 18:30tan, Karmen kaleko Herriko Tabernan. BARAÑAINGO AURKEZPENA: 19:00tan Kultur Etxean

Urriak 26, ostirala: UHARTEKO EMENDAKIN ASANBLADA; 17:00tan Kultur Etxean.

Urriak 27, larunbata: TXANTREAKO EMENDAKIN ASANBLADA. ATARRABIAKO EZTABAIDA ASANBLADA, 17:00tan Kultur Etxean. BURLATAKO EZTABAIDA ASANBLADA, 9:30tan Askas plazan egun pasa joateko.

Urriak 31, asteazkena: ERROTXAPEAKO AURKEZPENA: 20:30tan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada