2012/10/26

Frantziari espetxe politika aldatzeko eskatu dio Herrirak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean

Herrirak Azaroaren 10an Baionara joateko deia egin du



Herrira mugimenduak hedabideen aurreko adierazpenak eta elkarretaratzea egin ditu Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren atarian. Bertan, Herrirako kide den Roberto Novalek azaroaren 10an Baionako manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak eta mobilizazio honen garrantzia azpimarratu. Izan ere, Baionako karrikak betetzea ezinbestekoa izango da Frantziako gobernu berriak espetxe politika aldarazteko. Norabide horretan hainbat dira Euskal Herria osoan jasotako atxikimenduak, sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako alderdi politiko, sindikatu eta ordezkari instituzionalak barne.

Hedabideen ondorengo adierazpenak egin ondoren, Roberto Noval, Ibon Meñika eta Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak Frantziako konsulatura igo dira bertan Ortolland kontsul jaunari gutun bat entregatzeko asmoz. Herrirak duela bi egun jakinarazi zuen gutuna entregatzeko eskaera eta Roberto Noval sartu izan da kontsulatu barrura sartu dena. Bertan, gure asmoen berri azaldu eta gutuna entregatu du. Hori bai, ezin izan du Ortolland kontsul jaunarekin bildu, berau bilduta ei zegoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada