2012/10/24

Burlata: Mikel Almandozen askatasun eskaerak babes zabala jaso du

Burlata eta Atarrabiako alderdi politiko, eragile eta kolektibo ugari eman diote babesa Irailetik askatasunean egon beharko luke preso politikoari.

Mikel prentsaurrekoa


Frantziako kode penalaren arabera, ezarritako zigorraren bi herenak bete dituztelarik, zigortua zigorraren etenaldia edo baldintzapeko askatasunari dagozkien xedapeneei hel dakieke. Hortaz, zigorraren bi herenak beteta dituzten gainontzeko preso politikoek bezalaxe, Mikele Almandozek baldintzapeko askatasunaren eskaria egin zuen berriki Parisko Cour d’Appel-en. Askatasun eskaera Burlata eta Atarrabiako udalek eta eragile eta kolektibo ezberdinek babestu zuten. Hasiera batean Parisko Cour d’Appel-ak baldintzapeko askatasuna ezeztatu zion, baina Almandozen defentsak helegitea aurkeztu eta hau onartua izan zen, aske geratzeko data pasa den irailaren 24an zehaztu zutelarik.

Baldintzapeko askatasuna onartu ziotenetik ia hilabete bat pasa da eta Mikel-ek Tarascon-eko presondegian jarraitzen du preso. "Estatu frantsesak dauka bahituta eta familiak ez du bere askatasun atzerapenaren azalpenik jaso", salatu dute gaur Burlatan bildutakoek. Mikeli eta bere familiari euren elkartasuna eta babesa eskeini diete, eta "Mikel ahal bezain laster" etxean nahi dutela berretsi dute.

"Era berean, adierazi nahi dugu Estatu frantsesa dela Mikelek jasaten ari duen bahiketa politiko honen arduraduna", azpimarratu dute, eta bere berehalako askatasuna exijitzen dute.

2003ko abenduan Frantziako poliziak Mikel Almandoz atxilotu zuen eta sei urte presoaldi prebentiboan igaro zuen. Ondoren, Parisko Auzitegiak 12 urtetako zigorra ezarri zion eta Tarascon-eko presondegira eraman zuten zigorra betetzera, bere etxetik 750 kilometrotara.

Eragile ugari bat egin dute askatasun eskaerarekin
Ermitaberri ikastetxeko irakasleak, Ermitaberri ikastetxeko guraso elkartea, Hilarión Eslava Musika Eskola, San Blas eta San Juan parrokietako apezak, Axular Kultur Elkartea, Euskal Herria Peña, Gazte Asanblada, Burlatako Txistulariak, Euskal Herrian Euskaraz, Burlatako Joaldunak, Burlatako NABAI, BILDU e I-E udal taldeak, Atarrabiako BILDU eta Pello Gastearena, Atarrabiako alkatea sinatu dute manifestua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada