2012/10/18

Biziarteko zigorra:"Argi daukagu Europak berretsiko duela Inesen sententzia eta Espainia kondenatuko duela 20 auzi hauetan"

Ainoha Baglietto abokatuak Estrasburgon aurkezteriko 20 euskal preso politikoen helegiteen funtsa azaltzen du bideo honetan eta zuzenbide munduko 200 profesional sinaturiko manifestuaren arrazoien berri ematen du



"Badago gizartean preokupazio bat gai honekin eta horrek bultzatu gaitu manifestu hau zabaltzera zuzenbide munduan", adierazi zuten atzo Iruñean emandako prentsaurreko batean Amaia Izko eta Ainoha Baglietto euskal preso politikoen abokatuek. Espainian ezarritako biziarteko espetxe zigorra salatzen duen manifestuak zuzenbide munduko 200 profesionalen atxikimendua jaso du. Giltzapetuen askatasun eskubidearen aurkako «eraso zuzena» dela argudiatzen dute manifestua sinatu dutenek. Horregatik Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebazpena onartu izana kritikatu dute. "Zuzenbide estatu baten oinarri behar luketen printzipioen aurka jotzen du", diote manifestuan.
Manifestuaren arabera, Auzitegi Konstituzionalak «arinki» tratatu du gaia. Sakontasunez aritu beharrean, biribil juridiko bat egin, eta Espainiako Auzitegi Gorenak epaiaz egindako interpretazioa berretsi duelako. Kezka ere azaldu dute, epaiaren interpretazio horren oinarrian irizpide politikoak daudelako. Espetxe Zuzenbidearen aplikazioan "mendekua" lehenestea ere egotzi diote Konstituzionalari, eta baita Zigor Zuzenbidearen aplikazioa "gupidagabea" bilakatzea.

Sostengu gehiagoren bila
Oraingoz euskal herritarrenak dira bildu dituzten sinadura guztiak, baina esparrua zabalduz joatea da asmoa. Espainian eta Europan ere "ezinegona" sortzen du doktrinak, egitasmoaren bultzatzaileen hitzetan. Halaber, Konstituzionalaren erabakiak haren aurkako boto partikularrak izan dituela ere gogorarazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada