2012/10/29

Azaroaren 10ean Baionan burutuko den manifestazioak bultzada itzela jaso du egunotan

Orain arte presoen eskubideen aldeko mobilizazioei babesa eman ez dieten eragile politiko batzuek euren babesa eman diote Baionako manifestazioari

Herrira mugimenduaren ustez azpimarratzekoa da azken asteotan Baionako deialdia jasotzen ari den babesa. Euskal Herri osoko eragile politiko, sindikal eta sozialek bat egin dute deialdiarekin, eta egunero berritzen ari dira manifestazioan parte hartzera animatu diren herritarren eta eragileen izenak.
Herriraren ustez azpimarratzekoa da orain arte aldarrikapen hauekin bat egin baina mobilizazioetara lotu ez diren hainbat eragilek eman duten urratsa. Zentzu honetan, Ipar Euskal Herriko EAJ alderdiak eta Hego Euskal Herriko Ezker Batua- Berdeak emandako babesak "erakusten du presoen giza eskubideen aldeko aldarrikapena indar berria biltzen ari dela".

Hemendik eta urtarrilaren 12a bitarte bide honetan sakontzeko "ahalegina" egingo duela esan du Herrirak, "aldekotasun jarrera guztiak mobilizazio handi hauetan irudikatzeko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada