2012/10/24

Arturo Villanuevaren aurkako euroaginduaren auzia atzeratu egin dute berriro

Arturo Villanueva nafarraren aurkako euroagindua aztertzeko auzia berriro atzeratu du Paueko Auzitegiak, urriaren 23ra. Auzitegi Nazional espainolak agiriak espainieraz bakarrik bidali ditu eta itzuli egin behar dituzte.

Irailan egindako elkarrizketa

 
Info www.naiz.info-ren bidez
 Arturo Villanuevak berak Twitter bidez jakinarazi duenez, bere aurkako euroagindua aztertzeko auzia urriaren 23ra atzeratu du Paueko Auzitegiak. Auzitegi Nazional espainolak soilik 2002an Jarrai-Haika-Segiren aurka osatutako prozesamendu autoa bidali du eta itzuli egin behar dituzte.
Gaurkoarekin hirugarren aldiz atzeratu da Villanuevaren aurkako euroaginduaren auzia. Aurrekoetan, Auzitegi Nazionalak ez zuen eskatutako dokumentazioa igorri.
Villanueva abuztuaren 27an atxilotu zuten Urruñan, euroagindua tarteko.
Nafarra 2009ko apirilean atxilotu zuten Belfasten euroagindu bat zela-medio. Aske geratu zen ondoren. Epaileak errefusatu egin zuen bere aurkako euroagindua.
Bederatzi urtez Irlandan egon ondoren, Lapurdira itzuli zen eta bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen, Polizia frantsesak atxilotu zuen arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada