Ekimena iraun duen bitartean, Enara Rodriguez hiltzeko saioa salatzeko kartelak erakutsi dituzte, eta bukaeran Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkariari Enararen testigantzaren kopia bat helarazi diote.
Ekimen honen bitartez, Espainiako Gobernuaren jarrera krudela salatu nahi izan dute, "presoen sakabanaketari eta asteburuetako erruleta errusiarrari amaiera ez emateaz gainera, indar parapolizialak bidaltzen baititu euskal preso politikoen senitartekoak jazartzera eta hiltzen saiatzera, Enara Rodriguez-en kasuan gertatu den bezala".
"Senideak ezin ditugu bakarriz utzi"
Azpimarratzen dutenez, "sakabanaketak izen-deiturak ditu". Eta kalera ateratzeko deia egin dute "izugarrikeria hau geldiarazteko". "Euskal preso politikoen senideak ezin ditugu bakarrik utzi, gure elkartasuna eta babes osoa behar baitute hau bezalako une zailetan, jasaten dituzten erasoekin lehen bai lehen amaitzeko".
Gaurkoa bezalako ekimenen bidez, Espainiako Gobernuaren teilatuan presoen pilota jartzen jarraituko dutela adierazi dute, "gobernuak bertan behera utz ditzan betikoz gerrako espetxe politika hau eta preso eta senitartekoen kontrako indarkeria sistematikoa".
"Bizi osorako zigorraren aplikazioaren aurrean, larri gaixo dauden presoen egoeraren aurrean edo sakabanaketa politikaren aurrean sumindura erakutsi nahi duen herritar orori aktibismoa eta desobedientzia zibilaren bidetik erantzutera dei egiten diegu. Pilota mugitu!"
Ekimenaren argazki guztiak: PILOTARIAK


No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada