2012/10/23

13ak herrira!: Josu Uribetxeberria etxean da jada

Preso arrasatearrak sendagiria jaso du eta Donostia Ospitaletik irten da baldintzapeko askatasunean.



Iosu Uribetxebarria pasa den uztailan ospitaleratu zuten Leonen eta abuztuaren 1ean Donostiako erietxera eraman zuten pairatzen duen gaixotasun larria artatzeko.
Hilabeteko borrokaldia burutu zuen preso arrasatearrak ospitale barruan –gose greba ere egin zuen hamabost egunez–. Espetxe Zuzendaritzak pasa den abuztuaren 17an eman zion hirugarren gradua Uribetxebarriari, baina ez zuen baldintzapeko askatasuna lortu Auzitegi Nazionalak irailean hala agindu arte.
Aferak luze jo zuen Auzitegi Nazionaleko medikuaren eta Donostia Ospitaleko zaintzaileen txostenen kontraesanak tarteko.
2012-10-23 19.26.58
Arratsaldeko zazpiak jo aurretik utzi du Uribetxebarriak erietxea sendagiria jaso ondoren eta Arrasateranzko bidea hartu du. Kanpoan senitartekoek eta Herrirako kideek egin diote lehen harrera.
Etxean jarraituko du minbiziaren aurkako tratamendua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada