2012/10/11

#11x12 Burlata: Jazarpena eta identifikazioak Askatasuna ikastetxean

Gaur, Askatasunako ikasleak 8.30tan agertu dira ikastetxean, bertan konzentrazio bat burutzea erabaki dute ikastetxe ondoko errotondan. Goizetik Polizia Nazionala ikastetxe ingurutik bueltaka egon da, eta ikasleak konzentra burutzera joan direnean gelditu egin ditu, pankarta kendu eta dokumentazioa eskatu diete. Ikasleak bere martxa jarraitu dute eta egoera ikusita ikastetxera bueltatzen hasi dira. Baina, Poliziak atzetik jarraitu ditu eta ikastetxera sartzera joan direnean, bortizki gelditu eta 20 bat ikasle identifikatu dituzte. Azkenean Askatasunako patioan geratu dira ateratzen uzten ez zietelako. 10.40etan ikasleak Eunaterera abiatu dira bertako ikasleekin zutabean Iruñeara joateko.

2012-10-11 08.59.39

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada