2012/10/16

#11x12: "Borroka luzea izango da, bildu eta antolatu beharra dugu"

Ikasle Abertzaleak Nafarroako ikasleria zoriondu du Urriak 11an mobilizazioetan erakutsitako indarrragatik eta hainbat ikastetxeetan eta manifestazioetan jasandako errepresioa salatu dute


Urriaren 11ko mobilizazioa historikotzat jo du Ikasle Abertzaleak. Nafarroako hainbat eskualdetan mobilizazioak burutu ziren, eta Iruñean milaka ikasle batu ziren "Iribasi eta Wert-i argi" uzteko "hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean" ez dietela "bakerik emango".





Jazarpen poliziala salatu du Ikasle Abertzaleak
Hala ere, Ikasle Abertzaletik salatu dute herri eta auzo guztietan "hiru koloreetako indar errepresiboen presentzia pairatu behar izan" zutela. "Hemendik salatu eta publiko egin nahi dugu, egun hoerretan bertan eta Urriaren 12an jasan behar izan genituen eraso guztiak". IAk jasotako datuen arabera, herri eta auzo guztietako piketeetan, gutxienez "indar errepresiboen 4 furgoneta izan genituen jarraika goiz osoa". Mihaketak eta mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten pikete ezberdinetako ikasleek, IAren salaketaren arabera. Gainera, kalez jantzitako poliziak, ikastetxeak kontrolatzen egon ziren Urriaren 10eko gau osoa. Zutabeetan pankarta ateratzea debekatu eta espaloitik ikasle guztiak joatea inposatu zuten, "ikasle batzuk kolpatzerarte helduz", IAren arabera. Zentzu horretan, 100 identifikatu baino gehiago egon ziren manifestazioa baino lehen. Manifestazioan 16 furgoneta baino gehiago egon ziren eta "modu erasokorrez aritu ziren manifestazio osoan zehar", IAk salatu duenez. Goizeko 09:00etatik aurrera helikoptero bat ibili zen Iruñerriko zeruetan, eta IAk emandako datuen arabera, honen kostea 20.000 eurokoa izan zen.


"Zorionak Nafarroako ikasleria!"
Ikasle Abertzaleak zoriondu nahi die kalera atera ziren milaka ikasleei. "Borroka luzea izango da, bildu eta antolatu beharra dugu ikastetxe zein eskualde guztietan, etorkizuna gure eskuetan daukagu. Urriaren 11an ikusi genuen bezala, bidea ez da erraza izango. Indar errepresiboek gobernuari eta estatuari min egiten diogun bitartean, gu kolpatzen saiatuko dira. Ongi goaz, bidea eraikitzen jarraitu beharra dugu. Oztopoz oztopo Urriaren 11an bezala, etenik gabe gure hezkuntza proiektua eraikitzera ekingo diogu iada, hiru lan lerro ezberdinei erantzunez: 1- Egungo Hezkuntza ereduaren deslegitimizazioa. 2- Ikasle poterea eraikitzea eremu guztietan. 3- Egungo ereduari, alternatiba praktikoak eraikitzen astea."

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada