2012/09/29

Lizarra: Pinupe Gaztetxeak 10 urte bete ditu, eta ospatuko dute!

egitaraua



Lizarrako Pinupe Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko, Lizarrako Gazte Asanbladak egitaraua oparoa prestatu du. "Nork esango zuen, orain dela 10 urte gure gaztetxea bizirik iraungo zuela, baina hala da, udaletxearen oztopo guztien gainetik eta gazte guztion indarrarekin lortu dugu gaztetxea zutik irauntzea", aiatzen digute Gazte Asanbladatik. Urteurrenaren egitaraua atzo hasi zen eta Urriak 11 osteguna arte iraungo du. Hitzaldiak, kantautoreak, bazkari herrikoiak, bertso poteoa, mendi irteerak, kontzertuak... denetarik izango dugu Lizarrako Gaztetxean. animatu eta parte hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada