Elkarrizketa Info7 Irratian
"Nafarroako Larrialdietako
Agentziako langile askok hurrengo irailaren 26an
greba eginen genuke baina ezin dugu
egin ezarritako gutxiengo zerbitzuak egun
arrunt batekoak baitira". Horixe
bera gaur goizean Diputazioaren aurrean
egindako mobilizazio batean LAB, EL-ESK
eta SBN suhiltzaileen sindikatuek
egindako salaketa. 10.000 euro lortu
dute biltzea, "egun horretan jasoko duten
soldata" hain zuzen ere, "jasaten
ari garen egoera ekonomikoak bereziki
hunkitutako erakunde edo kolektiboren
bati" emateko.
Batzarrean sortutako erabaki honekin
hainbat lankidek eta sindikatuk bat egin
dute. Gaur goizean Diputazio Jauregi
aurrean ekitaldi bat egin dute. Bertan
suhiltzaileak, SOS Nafarroako
operadoreak eta zerbitzuaren beste lankideak
bildu dira. Ekitaldian jaso den dirua
Nafarroako langabetuen Asanbladari eta
Paris 365 elkartasun jantokiari eman
diete.
10.000 elkartasun keinuak
150 langileak bildu egin dira eta ilara
batean, banan bana bere dirua sartu
dute kutxa batean. Bi pankarta erakutsi
dituzte, murrizketen kontrakoa eta
greban aldekoa bestea. Dirua jaso
ondoren, Nafarroako langabetuen Asanbladari
eta Paris 365 elkartasun jantokiaren
arduradunei eman diete.
Gaur ez da bukatuko iniziatiba, zeren
langile askok ezin izan dute ekitaldi
horretara joan, eta hurrengo egunetan
dirua biltzen jarraituko da.
Ekitaldi honetan langileak hurrengo
26aren greban parte hartzeko deialdia
zabaldu dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada