2012/09/26

#GrebaOrokorra: Lekukoen arabera, poliziak gertutik bota ditu pilotakadak Iruñean

Berria.info-ren arabera, hiru lagun zauritu dituzte Iruñeko manifestazioa ondorengo istiluetan, bat belarrian pilotakada jota eta beste biak buruan. Buruan pilotakada jaso duenetako bat BERRIAko Iruñeko delegazioko kazetaria da.
"Sarasateko ekitaldian geunden, eta liburuzainen pankartaren ondoan nengoen ni. El Corte Ingles parean istiluak hasi dira. Poliziak kargatu egin du, eta gazte batzuk harriak eta botilak bota ondoren, Sarasaten barruraino sartu dira". Pilotak buruaren atzealdean jo du eta bi puntu eman behar dizkiote kazetariari. "Gertutik bota didatela pilota esan didate; zortea izan dut", gaineratu du.
Iruñeko beste zaurituetako bat ere buruan jo dute; 14 urteko gazte bat da, eta lekukoen arabera hori ere pilotakada batez zauritu dute. Europa Press albiste agentziak dio zaurituetako bat botila batekin jo dutela, Sarasate eta Nafarroako Parlamentuaren artean. Azken zauritu hau Diario de Navarrako argazkilari bat da.
Lau polizia zauritu dituztela ere zabaldu du agentzia horrek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada