2012/09/25

#Grebaorokorra: Askapenak bat egiten du greba orokorrarekin

 
Askapenaren komunikatua:  
"Une gogorrak dira noski herri langileentzat: murrizketa etengabeak, ustez eskubide unibertsalak behar luketen alorretan, kaleratze masiboak, soldaten jaitsierak, prezioen gorakadak, zigor kodean aldaketak, gure eskubideen aldeko borrokak galerazi edo domestikatu ditzaten. 
Pobreziaren mugak gure etxeetako ateak zeharkatu ditu, larrialdi egoeran bizi gara, bizitzera kondenatu nahi gaituzte. Hauxe da Kapitalaren eta Estatuen europak guretzat duen errezeta, merkatuak agintzen duen gurpil zoro honek amildegira garamatza, eta ez dago beste biderik honen aurrean borrokatzea baino, bakoitzak beretik baina guztiok batera ekiteko ordua da. 
Zentzu honetan esnatzen hasi da europa zaharra, ikasleak, langile, langabetu, emakume edo gazteak, pentsiorik gabeko adinekoak, izan hemengoak ala hangoak, esnatzen hasi dira herriak. Norbaitek aurkakoa pentsatzen badu ere, etsai berdinaren aurka ari gara milaka kilometrotara bizi garenak. 
Estatu espainiarrean ere, indar berritzen ari dira herri langileak. Mehatzariek duela gutxi erakutsi ziguten, haien aitona amonek egin bezala, duintasuna kendu nahi dutenei ortzak erakutsi behar zaizkiela eta aste luzetan kaleak hartuz gogor borrokatu zuten. Andaluziako jornalari eta langileek ere ez dute bururik makurtu, eta amaitu berri duten martxan argi eta argi azaldu digute zein den bidea. Estatu gabeko nazioetako ikasleek berriz, urriaren 11 an dute zita. 
 Irailaren 26an beraz, euskaldunoi dagokigu erakustea, gainerako herrie ikustaraztea martxan dela herri bat independentzia esta sozialismora heldu arte etsiko ez duena. 
 Gurea da kalea, gurea konpromezua eta itxaropena! Internazionalistak garelako lehen urratsa Euskal Herria! Gora Euskal Herria libre eta sozialista!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada