2012/09/20

Bihar elkarretaratzea Eleak-ek deituta, Arturo Villanuevaren aurkako euroagindua salatzeko

Ostiral honetan, arratsaldeko 19tan, Iruñeako udaletxe plazan elkarretaratze bat burutuko du Eleak mugimenduak. Donibane auzoko Arturo Villanuevaren aurkako euroagindua salatuko dute, estradizioekin amai dadila eskatuz.
Arturo Villanueva Arteaga (Iruñea, 1976) Justiziaren zaintzapean libre utzi zuten pasa den astean, Paueko Auzitegian (Frantzia) Espainiak eskatutako euroaginduaren epaiketa egin artean —hilaren 25era atzeratu zuten—.
Villanuevak auzitegiari esan zion Urruñan biziko dela. Astean behin polizia etxera joan beharko du, sinatzera, eta baimenik gabe ezingo da Frantziako Pirinio Atlantikoetatik atera.
Donibaneko auzokidea abuztuaren 27an atxilotu zuten, Urruñan, Segirekin lotuta. Bizitza publikoa zeraman Urruñan. Ordutik espetxeratuta eduki zuten. Irlandatik etorri berria zen. Belfasten ere atxilotu zuten haren aurkako euroagindu bat zela medio, baina epaileek, azkenean, ez Espainiaratzea ebatzi zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada