2012/08/17

Iñaki Erro urrundu dute berriz (uztez, Almeriara): 25 urte daramatza kartzelan, zigor osoa bete zuen 2010ean eta gaixotasun larri bat dauka

Astelehenean, Erroren askatasuna eskatu zuen Herrirak 
Iruñeko espetxearen aurrean (Arg. Ekinklik)
Iñaki Erro Donibaneko preso politikoa urrundu dute berriz gaur goizean, printzipioz Almeriako kartzelara, 1.000 kilometrotara, baina momentu honetan nora eramango duten ez dago konfirmatuta.
Iñaki Erro Iruñeko espetxean zegoen, bere amaren gaixotasun larria zela eta. Ama pasa den ostiralean hil zen.
Iñaki Errok 25 urte bete ditu kartzelan, zigor osoa bete zuen 2010ean eta gaixotasun larri bat dauka, kardiopatia iskemikoa, eta orain peninsularen beste puntara eraman dute berriz.
PPk hartu duen erabakia oso larria da, Herriraren uztez. "Azken egunetan ugari izan dira Erro ez urrundu eta libre uzteko tramiteak has daitezen eskatu duten ahotsak, baina Gobernuak preso honen eskubideak behin eta berriz zanpatzea erabaki du".
Bizitzen ari garen "salbuespen egoeraren aurrean", pakearen aldeko indarrak biltzera deitzen du Herrirak, "PPren gerra-politikak salatzeko urgentziazko mobilizazio orokor baten bidez".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada