2012/08/15

#IosuAskatu: Urgentziazko mobilizazio orokorra larunbatean Bilbon, 12.30etan Euskaldunatik

Iosuren egoera larriaren aurrean, gaurko asanbladan urgentziazko
mobilizazio bat deitzea erabaki dute.
Herrirak senideen bidez jakin ahal izan duenez, Iosu Uribetxebarriaren egoera ezin larriagoa da. Mugimenduak lortutako informazioen atabera, txosten medikuaren ardatza izango diren frogen emaitzak Iosuren minbizia txarra da eta bere bizitzarekin amaituko du.
Iosu gero eta okerrago da, zortzi kilo galdu ditu jada eta oso ahul dago. Minutuak igaro ahala, bere egoera gero eta zailagoa da. Jakinik bere gaixotasuna eta destinua atzeraezina dela, Iosuk bere askatasuna eskatzen du eta hori da gose greban jarraitzearen arrazoia.
Herrirak dioenez, ·ez dago aitzakirik, Iosu Uribetxebarria espetxean mantentzeak ez du inolako justifikaziorik. Iosu Uribetxebarria hiltzen ari da. Egoera krudel honekin amaitu, legedia aplikatu eta mendekua baztertzea ezinbestekoa da".
Gero eta gehiago dira Herrirak deitutako mobilizazioetara biltzen ari diren pertsonak. Iosu eta gaixo dauden beste 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko jendartearen inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dute, "giza eskubideen alde, konponbidea eta bakearen alde. Iosuren egoera berriro gerta ez dadin".
Horiek horrela, Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasunaren alde, espetxe politika anker honen aldaketaren alde, pertsona guztien giza eskubideen errespetuaren alde, konponbidea bakearen alde dauden hiritar oro datorren larunbatean Bilbon egingo duten urgentziako mobilizazio orokorrean parte hartzera deitzen dute. Bihar, deialdiaren inguruko xehetasun gehiago jakinaraziko dute.

12 LAGUN GOSE GREBAN DONOSTIAKO OSPITALEAN: Argazki galeria

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada