2012/08/31

#IosuAskatu: Txaloak, besarkadak, malkoak... Poza Donostia ospitalean, gose grebaren amaiera


Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxebarria preso gaixoari. Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Albistearen berri izatean, Donostiako Ospitalean gose greban eta elkarturik zeuden hamarnaka lagunek txaloka hasi dira, hunkiturik. Batzuek elkar besarkatu dute eta pozak eragindako negar malkorik ez da falta izan. Gose grebalariek amaitutzat eman dute gose greba.

Aulkiaren martxa (abuztuak 29): Paulo Agirrebaltzategi fraideak hasiera eman zion martxa berezi honi. Aulki bat izan zen lekukoa. Eta horrekin batera, giza eskubideen karta eramaten zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada