![]() |
| Asanblada Donostia ospitalean, atzo. |
Donostiako ospitaleko gose-greba abuztuaren 10ean hasi zen, Iosu Uribetxeberriak hasi eta handik bi egunera. Bost lagun hasi ziren; handik egun batzuetara, beste zazpi bildu zitzaizkien, eta, pasa den ostegunean, guztira, 34 lagun ari ziren gose-greban.
Protestan hasiak ziren hamaika pertsonak utzi behar izan dute, osasun arazoak direla-eta. Haien bostek bi aste zeramatzaten baraurik, eta 10 kilotik gora galdu dute batez beste.
Grebalariek hamabi ordu ematen dituzte ospitalean, kontzentrazioetan parte hartzen, batzarrak dinamizatzen, komunikabideekin aurrean hitz egiten ... Bestetik, osasun kontrolak egiten zaizkie egunero.
Milaka lagun hurbildu dira egun hauetan ospitalera egunero egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzera. Kontzentrazio jendetsuenak goizeko 11etakoak eta arratsaldeko 7etakoak izaten dira, eta, ondotik, batzarrak egiten dira. Arratsaldekoa bukaturik, zenbait kultur jarduera egiten dira. Azken egunotan, kartzelari eta osasunari buruzko hitzaldiak izan dira, bertsolarien saioak, poema eta ipuin errezitaldiak...
Gose greba Donostia ospitalean: ARGAZKI GUZTIAK
![]() |
| Donostiko gose grebalariak, atzo hartutako irudi batean. |


No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada